Lehendakariak Euskadin birusaren eragina arintzeko lehentasunak azpimarratu ditu

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du, bideokonferentzia bidez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari buruz hitz egiteko deitu duen erkidegoetako presidenteen bileran.

Bere interbentzioaren hasieran, Lehendakariak adierazi du Espainiako Gobernuko Presidenteak gaur deitutako bideokonferentzia bidezko bilerak ez duela hausnarketarako izaerarik izan.  «Kontsultatu gabe burututako erabakiei buruzko informazioa emateko baino ez da izan».

Presidenteari adierazi dio ez datorrela bat jarduteko modu horrekin. «Lehen egunean esan nuen: elkarlana eta lankidetza, ez da inposaketa».

Gainera, Espainiako Gobernuak hartutako erabakia ez zela aukera bakarra azpimarratu du. Esan duenaren arabera, Atzo beste aukera bat planteatu zion, Erkidego bakoitzaren osasun- eta ekoizpen-errealitatea aintzat hartuko zuena. Gaur,ko interbentzioan neurri osagarriak eskatu dio Espainiako gobernuko presidenteari erabaki honek enpleguan izango duen eragin larria konpentsatzeko. Dekretuaren aplikazio irizpideetan ere argitasuna eskatu du, nahasmen arriskua saihesteko.

Bukatzeko, Euskadin hiru lehentasun hauetan zentratuta jarraitzen dugula adierazu du birusaren eragina arintzeko eta osasun publikoa bermatzeko:

-Espazioak gaitzea eta profesional lan taldeak indartzea, ospitaleko arretaren eta ZIU oheen premiari erantzuteko.

-Profesionalentzako osasun-hornidurak prestatzea eta banatzea; baita herritarrei egindako testen kopurua handitzea.

-Ertzaintzaren, Udaltzaingoen, eta Larrialdien bidez segurtasun- eta larrialdi-neurriak ziurtatzea.

Gure indarguneak honako hauek dira: osasunean eta funtsezko zerbitzuetan konpromiso profesionala, kudeaketa publikoaren zorroztasuna eta herritarren konpromisoa. Euskadin jarraitzen ari garen bidean konfiantza dugu.