Musika eta dantza osasunerako plan onuragarriak dira

0

Gaur egun bizi dugun konfinamendu-egoeran, osasun-larrialdiagatik, batzuetan bigarren mailakotzat hartzen diren kultura-ikasgaiak, musika eta dantza kasu, osasunarentzat oso onuragarriak suertatzen dira. Neska-mutilen eta helduen egunerokotasunetik ateratzeko argudio nagusietako bat dira, eta, horrela, estutasun- edo aspertasun-sentsazioak uxatzen dira.

Dantza, dopamina, adrenalina eta noradrenalina askatzen ditu, estresa murrizteaz arduratzen da, oroimena eta kontzentrazioa indartzen ditu eta garuneko jarduera zaintzen du. Gainera, gorputza indartzen du sasoian mantentzen lagunduz. Txikienei memoria, gorputz-adierazpena eta oreka fisikoa eta mentala garatzen lagunduko die, estresa gutxituko du eta beren buruenganako konfiantza hobetuko du.

Musikak, garuneko jarduera eta estimulu positibo ugari eragiten ditu gure ongizate fisiko eta mentalerako. Dopamina ekoizteak gogo-aldartean, estresaren kontrolean eta antsietatean eragiten du, plazera, enpatia eta baikortasuna sentitzera iritsiz. Kortisol mailak murriztuko ditu gure gorputzean, lasaitasuna eta sosegua sustatuz, gure errendimendu intelektuala eta garunaren estimulazioa areagotuz eta lo konpontzailearen alde eginez.

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak animatzen den oro gonbidatzen du Eskolako sare sozialen bidez zabaldutako jardueretan parte hartzera, musikaz eta dantzaz gozatuz.