Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak jakitera eman duenez, Segurtasun Sailak akreditazio-inprimaki bat egin du, Ekonomiaren Garapen Sailarekin lankidetzan, atzo onartutako Errege Dekretuak funtsezkotzat jotako jardueretan lan egiteagatik mugikortasuna egiaztatu behar duten langileentzat. Hala, azaldu du enpresek Gobernuko atari ofizialean, IREKIAN eskuratu ahal izango dutela akreditazio eredu bat; eta CONFEBASK-en, merkatal ganbaren eta sindikatuen bidez ere zabalduko dela agiria gaineratu du.
Ildo horretan, Beltran de Herediak azpimarratu du Ertzaintzak eta udaltzainek kontrolak egiten jarraituko dutela lanean jarraitu behar duten langileeak laguntzeko, trabarik eta zailtasunik izan ez dezaten. «Oinarri-oinarrikoak diren enpresetako langileek agiri hori eraman beharko dute eurekin Ertzaintzaren eta Udaltzainen aurrean lanerako joanetorriak justifikatzeko», adierazi du.