Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta sustatu duen telelaguntzako zerbitzu publikoak 57.000 erabiltzailetik gora dauzka une honetan. Guztira, 140 langiletik gora daude lanean gaur egun zerbitzua eskaintzeko Euskal Autonomi Erkidegoan zabaldu diren lau languneetan: Aretxabaleta, Bilbo, Donostia eta Gasteiz.
Zerbitzu hau bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago; era berean, 65 urtetik gora eta dependentzia graduren bat onartuta dutenei ere zuzentzen da; eta bestelako pertsonek ere, bere egoeraren ebaluazioaren ondoren, eskuratu dezakete.
Pairatzen ari garen osasun krisi honetan betiONek bere lantaldea indartu du erabiltzaileak hobeto atenditzeko. Orain, inolako sare familiarrik ez daukaten pertsonak eta ahulagoak direnak lehentasuna dute.