Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera

0

Martxoaren 30aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 86

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 54

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 31

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 302

Guztira, 28 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat.

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko unitate espezializatu soziosanitarioek arreta eskaintzen diete positibo baieztatuta duten 4 pertsona jaso dituzte.