Donostiako Udalak egutegi fiskal berria onartu du

0
PRUEBA

Donostiako Udalak egutegi fiskal berria onartu du eta, ondorioz, udal zerga eta tasa ezberdinen ordainketaren epea aldatu du.

Eneko Goia alkateak asteroko agerraldi birtualean adierazi du, Udalak erabaki duela udal zerga eta tasa ezberdinak ordaintzeko epea luzatzea urtearen azken hiruhilekora arte. Izan ere, hainbat zerga eta tasa orain ordaintzekoak ziren, baina kontuan hartuta osasun-larrialdi egoera eta honek sortu dituen zailtasunak, Udalak ez du nahi une honetan udal zerga eta tasen ordainketa donostiarrentzat gastu gehigarria izatea.

Udalak aipatutako erabakia hartu du kontuan izanda zergapeko gehienek ordainagiriak helbideratuta dituztela. Hortaz, ordainketak helbideratuta dituzten hiritarrek onartutako epe berriaren azkeneko egunean ordainduko dute dagokion zerga edo tasa.

Horren harian, Eneko Goiak segidakoa iragarri du: “Udala prest egongo da modu partikularrean ordainagirien edozein luzapen edo zatitze beharra aztertzeko, betiere, kasu konplexuenetan ordainketa ahalik eta gehien ordaintzeko”.

Halaber, nabarmendu du, Udala aztertzen ari dela laguntza edo diru-laguntza funtsa bat sortzeko aukera, behin osasun- eta ekonomia-larrialdiaren eragina aztertzea posible denean, bai udalaren kontuetan, bai hainbat kolektiboren kontuetan ere. Eta azterketa horren barruan kontuan hartuko lirateke beste hainbat erakundek (Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) eman ditzaketen laguntzak. Gainera, Udala aztertzen ari da, funtsa horretara diru-ekarpena egin nahi duten enpresa zein partikularren bideragarritasuna.

Hortaz, Goiak aditzera eman du, Udalak ebazpena egin duela udal zerga eta tasa nagusien ordainketa uda ondoren egiteko. Eta beraz, ordainketa-epe berriak segidakoak izango dira:

Ordainketa-epe berriak