Gizarte Zerbitzuetatik 80 urtetik gorako hondarribiar guztiak deitu dira

0

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 80 urteko hondarribiar guztiak deitu dira telefono bidez, bere egoera zein den jakiteko. Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak dioenez, “telefono bidezko kontaktua mantentzen ari gara larrialdi egoeran zehar, batez ere egoera ahulenean daudenekin.

Pasa den ostiralean 80 urtetik gora dituzten hondarribiarrekin hitzegiten amaitzea lortu genuen. Hauetaz gain, Udaleko gizarte langileek ere etxez etxeko zerbitzuan altan daudenei deitu zaie, baita eguneko egoitzetara joaten zirenei eta orain egoera berri honetan bere etxeetan egon behar dutenei ere.

Hortaz gain, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin banaka hitzegin da, eta orain beste pertsonekin bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin ari gara” gehitu du Larrartek.

“Oso harrera ona izan dugu. Herritarra oso eskertua dago, momentu zailak bizitzen ari dira eta beti da eskertzekoa halako dei bat jasotzea”.

Zenbait eskari

“Atzo arte, kontaktua mantendu dugun hondarribiar guztien artean hamalau kasutan eskaeraren bat egin zaigu eta gehienetan Gurutze Gorriaren bidez bideratu ditugu”.

“Nagusiki erosketak egiteko beharra dira arrazoia, eta kasu bakan batean farmaziako produktuen beharra edota zaborra ateratzea dira behar garrantzitsuenak. Beste bi Nagusilan Elkarteak antolatzen duen Zilarrezko Haria zerbitzu telefonikora bideratu dira” amaitu du Larrartek.