UPV/EHUk bere instalazioetara sartzeko neurriak egokitu ditu

0

Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretua argitaratutakoan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki berri bat zabaldu du. Horren arabera, indarrean jarraitzen du bere instalazioetan aurrez aurreko jarduera guztiak eteteak, baina arau berriei egokitu dizkie puntu batzuk.

Hortaz, bakarrik sartu ahal izango dira unibertsitateko instalazioetara, errektoreak martxoaren 16ko Erabakiaren bidez zehaztu zituen funtsezko zerbitzuetako jardueraren bat bete behar duten pertsonak. Salbuespen kasuetan jardungo dute modu presentzialean eta, edonola ere, kasuan kasuko jarduera egiteko beharrezkoa den denboran besterik ez. Horretarako, eskaera egin beharko diote aldez aurretik gerenteari.

Halaber, eskaera arrazoitua aurkeztuz gero, gerenteak UPV/EHUko instalazioetara sartzeko baimena eman diezaieke COVID-19 birusaren aurkako borrokan laguntzeko jarduerak egiten dituzten pertsonei, bai eta ikerketarako instalazio edo ekipoetan ezinbesteko mantentze edo arreta lanak egin behar dituzten pertsonei ere.

Aurreko paragrafoetan aipatutako pertsona guztiek gerentearen baimena jasoko dute unibertsitateko instalazioetara sartzeko eta, beharrezkoa izango balitz, estatuko edo autonomia erkidegoko segurtasun indarrei erakusteko baimen hori.

Erabaki osoa hemen irakurri ahal da.