Arabako Foru Aldundiak ostatua eskaintzen die COVID19arekin kontaktuan dauden egoitza eta gizarte baliabideetako langileei

0
PRUEBA

Arabako Foru Aldundiak ostatua eskaintzen die lurraldeko egoitzetako langileei, bai eta baliabideetakoei eta gizarte zerbitzuetakoei ere, COVID-19 birusaz kutsatuta dauden pertsonekin harremanetan badaude eta hala eskatzen badute. Neurri horren helburua da gaua ostaturen batean eman ahal izatea eta, horri esker, beren senideak arriskuan ez jartzea etxera itzuli behar izateagatik.

Arabako Foru Aldundiaren neurri hori ezarri ahal izateko, baina, toki hutsak egon behar dira Eusko Jaurlaritzak baimendutako guardiako ostatuen sareko hoteletan. Hain zuzen, ostatu horiek ateak ireki ditzakete oinarrizko eta funtsezko zerbitzuetako langileentzat, behar izanez gero. Aldundiaren egoitzetan lan egiten duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsona batzuk dagoeneko ostatu hartuta daude lurraldeko establezimenduetan