Hondarribiko Udal hilerria itxita dago eta lurperaketetan bakarrik 3 pertsonek parte hartu ahal izango dute

0

Hondarribiko Udalak Udal Hilerria itxita dagoela gogorarazi nahi du.

Osasun Ministerioak martxoaren 29ko SND/298/2020 Aginduari jarraiki, debekatuta dago beilak egitea edozein instalaziotan, publiko zein pribatu izan, eta 3 laguni mugatzen zaie ehorzketetan eta errausketarako agurretan parte hartzeko aukera.

Agindu berak dioenez, erlijio-gurtzak eta hileta-zeremonia zibilak geroratu egingo dira, alarma egoera amaitu arte.