Hondarribiko Udala harremanetan dago bertako enpresekin informazioa eta aholkularitza eskaintzeko

0

COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko Hondarribiko Udala, Bidasoa Bizirik-en bidez, harremanetan jarri da Hondarribiko enpresekin dauden dirulaguntza eta izapideen berri emateko.

Maria Serrano, Sustapen Ekonomikorako Zinegotziak hau azpimarratzen du: “Nabarmendu nahi nuke dagoeneko indarrean dauden dirulaguntza eta izapideen berri ematen ari garela, eta aldi berean izapidetzen laguntzen dugula, adibidez Elkargi, Elkarrekiko Garantia-elkartearekin bezala”.

“Bidasoa Bizirik-eko teknikariek egindako telelanari esker, guri dagokigunez jasotzen ari gara Hondarribiko ehun ekonomikoaren egoera eta beharrak, adibidez merkataritza, ostalaritza, enpresak, industria, mikroenpresak … Informazio guztia jasotzen eta antolatzen ari gara www.bidasoa-activa.com web orrian jartzeko” erantsi du Serrano Zinegotziak.

“Era berean, osasun alarma bukatzen denerako programetan pentsatzen eta lantzen ari gara, bertatik ateratzen diren dirulaguntzak beste administrazio batzuek aterako dituzten dirulaguntzen osagarriak izan daitezen eta gure ehunerako egokiak”.

“Telefonozko arreta eta online bidea ere irekia mantentzen dugu Hondarribiko langabetuentzat elespazio@bidasoa-activa.com