#DonostiaHitzetan. Zein da euskarazko zure hitzik kuttunena?

0

Donostiarrei erronka polit bat proposatuko zaie: argazki, bideo edo modurik sortzailenean, beraien euskarazko hitz kuttunena partekatzea.

Donostia Turismoak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak kanpaina turistiko berezia jarri dute martxan. Helburua da Donostia bisitatu ezin duten pertsonek hiria beste modu batera ezagutzea, hots, gure bereizgarri nagusiaren bidez: euskara.

Kanpainak 2 fase izango ditu: Lehenengoan, donostiarrei kanpainan parte hartzera animatuko zaie eta etxean geratu behar diren garai hauetan, erronka polit bat proposatuko zaie: argazki, bideo edo modurik sortzailenean, beraien euskarazko hitz kuttunena partekatzea #DonostiaHitzetan traolarekin.

Horrela, bigarren fase batean, donostiar guztien artean bildutako hitzekin bideo eta hiztegi berezi bat sortuko da, Donostia eta euskara munduan erakusteko, «A City Word Visiting» lemapean.