Agurainen atxilotu dute substantzia sorgorgarriekin trafikatzeagatik

0

Ertzainek gizonezko bat atxilotu dute goizaldean Agurainen 7 gramo speed zituela. Arrastatuak positibo eman du droga-testean, eta hirugarren aldiz zehatu dute alarma-egoeraren ondorioz ezarritako konfinamendua ez betetzeagatik. Horrez gainera, galduta zituen gidabaimeneko puntu guztiak.

Goizaldeko ordu bata inguruan, Ertzaintzaren patruila batek Aguraingo herrigunean modu irregularrean eta zirkulazioaren kontrako noranzkoan sartuz zirkulatzen ari zen auto bat ikusi dute. Horren ondorioz, autoa geldiarazi egin dute eta gidaria, bidaiari bakarra, identifikatu egin dute. Trafiko Zuzendaritza Nagusian egiaztatu ahal izan denez, gidabaimeneko puntu guztiak galduta zituen. Bestalde, 463/20 Errege Dekretuaren bidez ezarritako konfinamendua ez betetzeagatik ere zehatu dute, eta arrazoi horrengatik salatzen zuten hirugarren aldia zen.

Susmagarriari drogak hautemateko testa ere egin diote, eta positibo eman du. Azkenik, agenteek egin dioten gorputz-miaketan guztira 7,01 gramo speed zituzten hiru poltsatxo aurkitu dizkiote.

Polizia-aurrekariak dituen atxilotuak 32 urte ditu, eta gaur goizean eraman dute epailearen Aurrera.