Aldi Baterako Enplegu-Erregulazio edota Enplegu-Erregulazioko espediente batek eragindako langileek ez dute Lanbiden altarik eman behar

0

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinazio eta elkarlanean, Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzuetatik langabezia prestazioak eskatzeko prozedurei buruzko argibideak jakinarazten zaizkie Aldi Baterako Lan Erregulazio Espediente (ABEE-ERTE) edota Lan Erregulazio Espediente (EEE) batek kaltetutako eskualdeko langileei:

Kudeaketa azkartzeko, enpresak berak bideratuko ditu prozedurak; modu kolektiboan, zuzen-zuzenean, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE). Beraz, prestazioa eskatzeko, langileek ez dute inongo izapiderik egin behar izango SEPEn.

Gainera, SEPEko zuzendari nagusiak prestazioak izapidetzeko konpromisoa hartu du; beraz,  Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientean dauden langileek ez dute altarik eman behar Lanbide-n; eta bestelako tramiterik ere ez dute egin beharko.