Arabako zahar egoitzen lau erabiltzaile hil dira, COVID-19ren positibo zirenak

0

Datuen azken eguneratzean, larunbatean, apirilaren 4an, Arabako zahar egoitzen lau erabiltzaile hil dira, COVID-19ren positibo zirenak. Heriotzetatik bi ospitalean gertatu dira. Azken aste hauetan zenbait egoiliarren osasun egoera okerragora joatearen ondorio dira datu horiek.

Koronabirusak sortutako osasun krisia hasi zenetik, guztira 72 pertsona hil direla kontabilizatu da. Haietarik, 46 zentro pribatutan bizi ziren, beste 23 foru egoitzetan eta gainerako 3ak gure lurraldeko udal zentroetan. Heriotza gehienak (40) ospitale zentroetan gertatu dira, eta 32, egoitzetan.

Halaber, guztira 340 egoiliar koronabirus kasu positiboak dira. Kasu horien gehikuntza bat dator azken egun hauetan egindako testen gehikuntzarekin.

Egoitza zentroek pertsona horietako 27 ospitaleetara bideratu dituzte, haien egoera osasun larriarengatik, eta koronabirusa duten pertsona gehienak zaintzeaz arduratzen dira. Kasu positiboetarik, 199 Araban diren zentro pribatuen erabiltzaile dira, 104 foru egoitzetan bizi dira eta gainerako 6ak, gure lurraldeko udal zentroetan.