‘Bizkaia txapeldun’ ekimenak txikienek aitite eta amamei beren maitasun guztia helaraz diezaieten nahi du

0

Geratzen diren konfinamendu-egunak ahalik eta modurik atseginean pasatzen laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du «Bizkaia Txapeldun» ekimena, zeinaren bidez gonbit egiten baitzaie txikienei, ondo pasatzen duten bitartean, beren maitasuna helarazteko gure aitite eta amamei. «Bizkaia Txapeldun» ekimena irudimenaren txapeldunen bila ari da; Bizkaiko aitite-amama guztiei iritsiko zaien eta irribarrea eragingo dien gutun, olerki, marrazki edo margolan baten bidez, maitasuna emateko, partekatzeko, batak bestea zaintzeko, urrunetik besarkatzeko, geratzen diren egunak laburragoak egiteko gai diren txapeldunen bila ari da.

Umeek bi aukera izango dituzte gure aitite-amamengana hurbiltzeko, eta animatzen laguntzeko. Lehenengoa, «Zu margolari» atala, marrazkien eta margolanen bidez; bigarrena, «Hitz biribilez», kontakizunak, gutun, olerki edo mezuen bidez. Kasu bietan, txikienek ikusten dutena, sentitzen dutena, egunero egiten dutena, normaltasunera itzultzen direnean egin nahi dutena… margotu edo idatz dezakete. Haien irudimenetik sortzen den edozein ideiak balio du.

Nola eta nora bidali behar dira lanak?

Oso erraza izango da umeen lanak bidaltzea. Marrazkien eta margolanen kasuan, argazki bat atera behar zaie eta posta elektronikoz bidali helbide honetara: bizkaiatxapeldun@bizkaia.eus . Edo, bestela, WhatsApp bidez bidal daitezke, 688847473 telefono-zenbakira. Idazlanak bidaltzeko, berriz, bi aukera hauek daude: posta elektroniko berera bidali ahal dira, pdf fo

rmatuan, edo, bestela, WatsApp bidez, edozein formatutan. Mezuan, egilearen izena eta adina baino ez dira jarri behar (Adibidez: Araitz, 7 urte).

Bidaltzen diren lanak egunero argitaratuko da ekimenari buruzko informazioa duen web-orrian: www.bizkaia.eus/eu/bizkaiatxapeldun. Orri horretatik, sare sozialen eta WatsApp bidez partekatu ahal izango dira, Bizkaiko aitite-amama guztiek jasotzeko aukera izan dezaten. Idazlanak eta marrazkiak Bizkaiko Foru Aldundiaren sare sozialetan ere argitaratuko dira: @Bizkaia, Twitter-en. eta @BizkaiaBFA , Facebook-en.

Konfinamendua amaitu arte jasoko ditu Aldundiak txikien mezuak. Gero, asmoa da jasotako guztiak liburu batean edo erakusketa handi batean jasotzea.