Donostiako Udaltzaingoak 2374 ibilgailuen eta 536 oinezkoen mugikortasuna kontrolatu du

0

Lehengo astelehenean murrizketa gehiago indarrean sartu ziren eta, ondorioz, Udaltzaingoak hiritarren mugikortasunaren kontrola areagotu du, bai ibilgailuen mugikortasuna, bai oinezkoen mugikortasuna. Eta, era berean, udaltzainek hiriko hainbat lokal zein etxebizitzatan egiten ari ziren obrak ikuskatu ditu.

Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek Udaltzainen esfortzua eskertu du, izan ere, birusa gehiago ez zabaltzeko lan handia egiten ari dira; eta halaber, hiritarren konpromisoa azpimarratu du, datuek erakusten duten bezala, neurriak betetzen ari direlako.

Oinezkoak

Behin pertsonen mugikortasunari buruzko neurri berriak ezarrita, Udaltzaingoak hiriko kaleetan oinezkoen ibilbideen kontrola areagotu du.

Oinezkoen kopurua asko gutxitu da, baina badaude lanera zein beharra duten pertsonak laguntzera joan behar duten oinezkoak. Hortaz, kontrol hauen helburua da, neurriak betetzen direla bermatzea eta, beraz, kalean dauden oinezkoak bakarrik lanera, erosketa egitera edo beste premiazko beharra egitera doazen pertsonak izatea.

Hortaz, Udaltzaingoak oinezkoen 44 kontrol egin dut hiriko hainbat lekutan, eta bertan, 536 pertsona gelditu ditu eta 8k isun-proposamena jaso dute. Datuok, Ibaberen ustez, erakuste dute, donostiarrak egoera serio hartzen ari direla eta neurriak betetzen ari direla.

Obrak

Era berean, dekretu berriak beharrezkoak ez den jarduera guztiak gelditzen ditu, eta beraz, hiriko obra guztiak gelditu ditu, premiazkoak edo pertsona autonomo bakarra egiten dituztenak izan ezik.

Horren harian, Udaltzaingoak 21 obra bisitatu ditu, bide publikoan, lokalketan zein etxebizitzatan, eta horietatik, bakarrik bik urratu dute dekretuak ezarritakoa.

Ibilgailuak

Era berean, bigarren astean jarraian Udaltzaingoak ibilgailuen kontrolak egiten jarraitu du, bai estatikoak bai dinamikoak, hiriko hainbat lekutan, eta bereziki, hiriaren sarrera zein irteeratan eta bide nagusietan. Eta horietan guztietan egindako kontroletan bakarrik ibilgailu bat atzeman dute baimenik gabe zirkulatzen.

Hortaz, martxoaren 30etik apirilaren 5 arte, Udaltzaingoak 72 kontrol egin ditu, eta bertan, 2374 ibilgailu gelditu ditu eta bakarra salatu du.

Horrenbestez, martxoaren 21ean ibilgailuen kontrolak areagotu zirenetik, Udaltzaingoak 123 kontrol eginditu, eta bertan, 4139 ibilgailu kontrolatu ditu eta 11 salatu ditu. Gainera, beste 16 ibilgailu atzeman ditu hiritik zirkulatzen baimenik gabe.