Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 569 isun jarri zituzten atzo alarma-egoera dela

0

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, igandea, apirilak 05, beste 569 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 293 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 276. Bestalde, 14 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, igandea, 1.332 pertsona identifikatu zituen eta 2.053 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 293 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 12 persona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 891 pertsona identifikatu zituzten, 1.056 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 276 isun jarri zituzten atzo, igandea, egunean zehar.  Horrez gainera, 2 pertsona atxilotu zituzten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.