Euskadik 182 COVID-19ko kasu berri erregistratu ditu azken orduetan

0

Euskadin 182 kasu konfirmatu berri izan dira eta, guztira, 8.810 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta, arratsaldeko 20:00ak arteko datuen arabera. Horietatik, 1.756 ospitaletan dira. Beste 33 pertsona hil dira; guztira, 548 Euskadin.

Beste egun batez, errekuperatutako eta alta emandako pertsonen kopuruak gora egin du. Atzo, 124 pertsona jaso zuten ospitaleko alta eta, hortaz, guztira 3.568 dira osatu eta alta emanda daudenak. .

Guztira 22.637 proba egin dira. Atzo egindako 738tik % 71k negatibo eman zuten. Lurraldeka hauexek dira datuak:

  • ARABAn,675 kasu zenbatu dira. (horietatik, 277 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,603 pertsona. (1.134, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.532 da. (Horietako 345 ingresatuta).
Apirilaren 6ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 36 277 201 2.675
BIZKAIA 114 1.134 266 4.603
GIPUZKOA 32 345 81 1.532
GUZTIRA EUSKADI 182 1.756 548 8.810

COVID19k Euskadin duen eraginaren berri emateko gaur eskainitako prentsaurrekoan, Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio zuzendari Mikel Sanchezek ezagutzera eman duenez, test gehiago egingo dira Lehen Mailako Arretaren eremuan.

Azken asteotan, Lehen Mailako Arreta berrantolatu egin da, pandemiak eragindako egoerara egokitzeko. Hala, pertsonek euren osasun zentrora deitzen dute, bere egoera azaldu, eta egoera arina eta konplikaziorik gabea denean, etxean isolatzea eta tratamendu errazak gomendatzen zaie.