Hondarribiko alkatea telematikoki batzartu da Diputatu Nagusi eta Gipuzkoako zenbait alkaterekin

0

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako zenbait herritako Alkateekin bilera telematikoa egin du, COVID-19aren krisian hartutako neurri eta erabakien berri eman eta jasotzeko.

Gipuzkoako Foru Aldunditik, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak, Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak eta Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak hartu dute parte. Bailaraka antolatutako alkateak aldiz, Beterri-Buruntza, Oarsoaldea, Debabarrena, Urola Erdia, Bidasoa, Debagoiena eta Urola Kostakoak izan dira.

“COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera larriaren aurrean hartu diren neurrien berri izan dugu” dio Txomin Sagarzazuk. “Foru Aldunditik hartu diren erabakiak eta martxan jarri diren neurriak  partekatu dira eta era berean, udalerrietatik dauzkagun beharrak eta kezkak helarazi ditugu zuzenean”.

Era koordinatuan lan egitea

“Administrazioek egoera berriari modu koordinatuan ekiteko proposamena egin digute Foru Aldunditik. Gizarte arloan, enpresen arloan, ekonomiaren arloan eta hondakinen kudeaketan Foru Aldundiak hartutako lehenengo neurrien berri eman digute. Hortaz gain, Finantziazio Udal Funtsean, FOFIM bezala ezagutzen dugunean, ze eragin izango duen aipatu digute”.

“Oso positiboa izan da ekimena, eta beharrezkoa bizi dugun egoera honen aurrean bai Foru Aldundiarekin baita gainontzeko udalerriekin eta erakundeekin ere kontaktu zuzena mantentzea. Arazoa denona da eta komunikazioa erreztuz ziur emaitza hobeagoak lortuko ditugula” gehitu du Sagarzazuk.