Hondarribiko Udalak azokako ekoizleei bere produktuak merkaturatzeko erreztasunak eskaini dizkie

0

Hondarribiko Udalak bat egin du nekazaritza-produktuak biltzeko eta merkaturatzeko zerbitzu berriarekin. Hala, asteazken eta larunbatetan egiten diren azoketako ekoizleekin kontaktuan jarri da proiektuan parte har dezaten.

“Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiekin eta HAZI Fundazioarekin batera Euskadi osorako pentsatu den proiektu bat da” dio Juan Luis Silanes, Ingurumen zinegotziak. “Udalerri askotan azokekin eta orokorrean, lehenengo sektorearekin gertatzen ari dena ikusita Hondarribiko Udalak ere bat egiten du eta banan-bana deitzen ari gara ekoizle bakoitzari, eta Eusko Jaurlaritzarekin etengabeko kontaktuan gaude bitartekaritza lanak burutzeko”.

“Zerbitzuaren helburua da baserritarrei beren generoa merkaturatzen laguntzea, COVID19aren ondorioz tokiko azokak itxi baitzaizkie. Hartara, tokiko eta sasoiko produktuari irteera emango zaio, ohiko merkatuez bestelako banaketa-bide batzuk erabiliz, eta salmenten jaitsiera saihestuko da, produkzioaren bideragarritasuna zein bezeroen osasuna bermatuz”.

«Krisiaren aurrean produktuak merkaturatzeko duten aukera horren berri ematen diegu. Bere kontaktu datuak eta daukate produktuen informazioa eskaini behar dute. Informazio hori emanda, dokumentazio bat bete beharko dute eta dena martxan jarriko da” gehitu du Silanesek.

“Beraz, ekoizleek 943693074 edo 688643670 (whatsapp) telefonora deitu besterik ez dute egin behar prozesuari hasiera emateko. Gainera, Udalak ekoizleekin duen harreman arintze edo errazte aldera, whatsapp talde bat sortzeko baimena eskatzen diegu”.

“Krisi egoera orokorra da eta aurrera egiten duen neurrian, latzagoa izango da. Horregatik, Udaletik ahal den guztia egiten ari gara sektore desberdinekin denok batera elkarrekin aurrera egiteko” amaitu du Silanes zinegotziak.