Itxiera-egunei dagokien Kirol Txartelaren kuotaren zati proportzionala itzuliko du Donostia Kirolak

0
Polideportivo Municipal Piscinas Paco Yoldi. Piscina cubierta (50X21) Piscina cubierta (25X12) Piscina descubierta de chapoteo (4X4) 3 salas para usos multiples (120m2) 1 gimnasio de musculación (180m2) 1 gimnasio cardiovascular (180m2) Pista polideportiva 50X30 (3 módulos) Frontón corto 36X18 (posibilidad fútbol sala) Frontón largo 55X18 Donostia, 13 de enero de 2010 © Karlos Corbella -argazkilaria-
PRUEBA

Covid19k eragindako osasun-larrialdia dela eta, martxoaren 13tik aurrera udalaren kirol-instalazioak itxi izanak eragotzi egin du Kirol Txartelera abonatutako pertsonek instalazio horiek erabiltzea denboraldi horretan; horregatik, Udalak, Donostia Kirolaren bidez, erabaki du urteko kuotaren zati proportzionala itzultzea Kirol Txartelera abonatutako pertsona guztiei.

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez, “udalaren kirol instalazioak berriro ireki ondoren, abonatuei diru kopurua eta itzultzeko prozedura jakinaraziko zaizkie”.

Lauhileko ordainketa duten abonatuei dagokienez, Donostia Kirolak ez du maiatzaren hasieran aurreikusitako bigarren lauhilekoaren ordainagiria igorriko. Ordainagiri hori emango da kirol instalazioak berriro irekita daudenean, eta ordura arte erregistratutako itxiera egunen adinako deskontua izango du.

Maiatzaren 31n amaitzen ziren denboraldiko kirol-ikastaroei dagokienez, Ibabek azaldu du “Donostia Kirola ekainean galdutako eskolak berreskuratzen saiatuko dela, baina, hori ezinezkoa balitz, emandako saioen arabera ordaindutako prezioaren zati proportzionala itzuliko litzatekela”.

Instalazioak itxi eta jarduerak bertan behera utzi arren, garrantzitsua da egoera horretan ere aktibo egotea. Horretarako, ikastaroan izena eman duten eta abonatuta dauden pertsona guztien eskura jarri du aplikazio bat, 350 kirol-saio birtualetara doan sartzeko, konfinamenduak irauten duen bitartean. Gainera, Donostia Kirolak antolatzen dituen ikastaroetako monitoreak bideoak grabatzen hasi dira, Donostia Kirolaren Youtube kanalean eskuragarri dauden ariketa eta jarduerekin.