Lehendakaria eta Azpiazu Sailburua Elkargi SGR-rekin elkartu dira

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak bilera egin dute Josu Sánchez Elkargiko presidentearekin eta Zenon Vázquez zuzendari nagusiarekin, gaur aktibatuko den 500M/€-ko zirkulagarriaren finantzaketa lerroaren egoera aztertzeko eta baloratzeko. 7.000 eragiketa inguru egin dira, horietatik 705 autonomoek aurkeztutakoak, 1.230M€-koak, hain zuzen ere.

Datu horiek ezagutu ostean, Eusko Jaurlaritzak eskarien eta zirkulagarri beharraren erradiografia zehatzagoa ezagutu beharra egiaztatu du, finantzaketa lerroaren zenbatekoa handitzeko aukera hobeto aztertu ahal izateko.

Gainera, Lehendakariak eta Azpiazu Sailburuak ELKARGI SGRri bideratu diotenez, eragiketa horien azterketak nolabaiteko malgutasuna erakutsi behar du, ETEek, mikroETEek eta autonomoek bizi duten ekonomia salbuespen egoera kontuan izanda. Horrez gain, zintzotasunerako eta elkartasunerako deia egin dute, finantzaketa hori benetan behar duenak eska dezan, eta, gainera, banku-erakundeei eskaera egin diete salmenta gurutzaturik egin ez dezaten, beraientzat arriskurik ez duen produktua baita.

Bilera hori, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak eta finantza erakundeek enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza lerroaren aktibazioa sinatu ondoren egin da. Helburua, kolektibo horien likidezia beharrei eta 6 hilabeteko zirkulagarriaren finantzaketari erantzutea da. Parte hartzen duten finantza erakundeak ABANCA, BANKIA, BANKINTER, BBVA, CAIXABANK, CAJA RURAL DE NAVARRA, FIARE, IBERCAJA, LABORAL KUTXA, SABADELL, BANKOA, KUTXABANK, ARQUIA eta BANCO SANTANDER dira, eta buru-belarri ari dira lanean Eusko Jaurlaritzarekin batera, Covid-19ak euskal enpresa sarean eragingo dituen kalteak arintzen laguntzen.

Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.

Onuradunak:

  1. a) Baldintza hauek betetzen dituzten Euskadiko ETEak:
  • 250 langile baino gutxiago izatea.
  • Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  • Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren %25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea
  1. b) Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak:
  • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea.
  • PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea.

Maileguen zenbatekoak:

  1. 000€-1.000.000€ ETEentzat.
  2. 000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.

Finantza eragiketak:

  1. Tresna: mailegu amortizagarria.
  2. Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baititu.
  3. Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezia, nahi izanez gero)
  4. Euribor aplikagarriarekiko diferentziala: %0,50
  5. Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.
  6. Komisioak: 0€. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du, inolako kosturik gabe.

Abalen kostua eta baldintzak:

  1. Gauzatze komisioa eta azterketa komisioa: gauzatutako abalaren %0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa.
  2. Abalaren komisioa: %0,75 urtean. Komisio horrek Eusko Jaurlaritzaren %50eko diru-laguntza izango du.
  3. ELKARGIk ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.