Nola ari dira bizitzen itxialdia Gipuzkoako haurrak eta nerabeak?

0

Une honetan, “alarma-egoera” dela-eta, derrigorrez etxean egon behar dugu; eta, haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko Gipuzkoako profesionalak kezkatu egiten gaitu lurraldeko haurrak eta nerabeak beren familiekin egoera hau nola bizitzen ari ote diren.

Udaletako haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dugun Gaztematika sarean haien iritzia jaso nahi dugu, testuinguru honetan dituzten sentimenduak eta emozioak ezagutu. Nolabait, pentsatzen dutena adierazi ahal izatea gustatuko litzaiguke, haiei entzutea eta beren eskaerak dagokionari helaraztea. Horretarako, galdeketa labur bat prestatu dugu 10 eta 17 urte arteko adina dutenek betetzeko. Inskesta era anonimoan helarazi daiteke apirilaren 13ra arte.