Euskadin 211 kasu positibo berri izan dira eta azken orduotan eta guztira, 9.021 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.725 ospitaletan dira. 586 lagun hil dira, atzo beste 38 heriotza izan ondoren. Bestalde, 3.728 pertsona dira errekuperatu eta alta emandakoak, ingresoen kopurua murriztuz doan bitartean.
Azken datuak dira, hain zuzen ere, COVID19ren eraginaren berri emateko eguneroko agerraldian Osasun Sailburu Nekane Murgak eskainitakoak. Lurraldeka hauexek dira datuak:
- ARABAn,744 kasu zenbatu dira. (horietatik, 271 ospitaletan daude).
- BIZKAIAn,717 pertsona. (1.105, erietxeetan)
- GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.560 da. (Horietako 349 ingresatuta).
Guztira 23.246 proba egin dira. Atzo egindako 768tik % 27k positibo eman zuen, alegia, azken hilabete honetako portzentajerik baxuena.
Apirilaren 7ko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | GUZTIRA kasu positiboak |
ARABA | 69 | 271 | 212 | 2.744 |
BIZKAIA | 114 | 1.105 | 292 | 4.717 |
GIPUZKOA | 28 | 349 | 82 | 1.560 |
GUZTIRA EUSKADI | 211 | 1.725 | 586 | 9.021 |
Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen tratamenduak etxetik irten gabe (eta hortaz, euren osasuna eta profesionalena babestuz) bermatzeko Osasun saila medikamentuen banaketarekin lotuta azken asteotan garatzen ari den ekintzak ere aipatu ditu sailburuak bere agerraldian. Neurri horietako bat, tratamenduak automatikoki luzatzea izan da, osasun zentroarekin harremanetan jarri gabe bi hilabeterako medikazioa eduki ahal izateko. Dagoeneko, 337.000 pertsona baino gehiagok badu denbora horretarako medikazioa etxean.
Informazio guztia, zerbitzu honen inguruan zein Eusko Jaurlaritzak ezarritako beste neurrien gainean, eskuragarri dago Euskadi.eus/coronavirus web orrian, zeinak azken aste honetan egunero batez beste 80.000 bisita jaso ditu.
Hain zuzen ere, COVID19aren pandemiak herritarrengan biztutako jakinmina asetu nahian komunikazio-bideak sustatzeko egiten ari den ahaleginaren baitan, pasa den larunbatean Osakidetzak eta Osasun Sailak Maia izeneko laguntzaile birtuala jarri zuten martxan, zalantzak argitzeko eta herritarren osasun egoeraren jarraipena egiteko. Hiru egunotan, 1.441 lagunek erabili dute jada chatbot hau.
Bestalde, honez gero 51.500 deskarga izan dituen COVID-19.EUS APPren bidez, COVID19koak izan zitezkeen sintomak zituzten 1.186 pertsona detektatu ditu, familia-medikuarengana joateko gomendioa emanez. Horrez gain, aplikazio honetako txat medikuan diharduten osasun profesionalek 10 kasu larri antzeman dituzte. Zerbitzu hori sendotu egin da azken egunotan eta, dagoeneko, 84 osasun profesional ari dira bertan.