Donostiako Musika eta Dantza Eskolak ez du kuotarik kobratuko apirilean eta maiatzean prezioak jaitsiko ditu

0

Apirilaren 20tik aurrera eskola birtualetara sartzeko plataforma jarriko dira martxan Eskolaren webgunetik.

Ezohiko egoera honetan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak apirileko kuota baliogabetu du, musika eta dantzaren irakaskuntza guztion eskura jartzeko asmoz.

Era berean, eta ikasleek klaseak jasotzen jarrai dezaten laguntzeko asmoz, Eskolak prezio publikoak nabarmen jaisten ditu. Maiatzetik aurrera, prezio berriak sartuko dira indarrean, eta aurrez aurreko eskolak eman ezin diren bitartean mantenduko dira:

  • 4€ : 0-3 urte, banda eta orkestra txiki.
  • 6€ : 4-7 urte, dantza, musika taldeak, musika hizkuntza, musika proiektuak, musika kultura helduentzat,
  • 10€: Harmonia, moldaketak, irakaskuntza arauturako sarbidea, musika informatika tailerra, beste ikasgai teoriko-praktikoak
  • 30€Instrumentuak eta bakarkako kantua

Gainera, gaur egungo prezio sozial guztiak mantentzen dira, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzako beherapenak dituzte, familia ugariak eta guraso bakarrekoak, errenta baxuak…

Bestalde, eskolak irakasleei eta ikasleei egokitutako plataforma birtual bat sortzeko lanean dihardu, eskola birtualak errazteko, guztiek sarbide azkarra eta erraza izan dezaten. Irakasleek ikasgaiak online modalitatean ematen jarraituko dute, baina alde bakarra da apirilaren 20tik aurrera saio birtualetarako sarbidea Eskolaren web-orriaren bidez ere egin ahal izango dela.