COVID-19ak eragindako osasun-larrialdia dela eta, konfinamendua hasi zenetik delitu kopurua jaitsi bada ere, Donostiako Udaltzaingoak salaketak jartzeko bide berri bat ireki du: 943 48 14 83 telefono zenbakira deituta.
Egun hauetan egon daitezkeen delituen salaketak kudeatzeko aukera berri honekin, Morlanseko komisaldegian modu presentzialean egin daitezkeenak murriztu nahi dira.
Udaltzaingoak gogorarazi du, etxetik atera gabe salaketak jartzeko, orain arte bezala modu telematikoan egin daitezkeela ere, www.donostia.eus webgunean online salaketak atalean.