Getxoko Udalak prestazio ekonomiko gehigarri bat onartu du COVID-19ko krisiak eragindako zailtasunak arintzeko

0

Getxoko Udalak prestazio ekonomiko gehigarri bat onartu du COVID-19ko krisiak eragindako zailtasun ekonomiko indibidual eta/edo familiarrak arintzeko.  Laguntza Aldizkakoak ez diren udal laguntzen oinarrien arabera izapidetuko da, izan ere, horiek oinarrizko premiei, ostatuari, prestakuntzarako gastuei, adingabeen eskolatzeari, energiari eta/edo etxebizitzaren mantentzeari edo gizarteratzeari edo laneratzeari buruz jasotzen dituzten epigrafeei beste berri bat gehitu zaie oinarrizko premietarako, gehienez 900€ gehiagorekin bizikidetza-unitate bakoitzeko.

Laguntza honek ezu inolako deialdi espezifikorik; izan ere, erreferentziazko Gizarte-langilea arduratzen da izapidetzeaz, egoera baloratu ondoren.

Laguntza berriaren helburua da beren ekonomia kaltetuta ikusi duten pertsonek eta/edo familiek oinarrizko premien gastuetarako laguntza  ekonomiko bat izatea ahalbidetzea. Gastu horiek jada jasota daude Aldizkako ez diren udal laguntzetan, baina oraingoan malgutu egin da diru-sarreren eta ondarearen muga, profil berriak, ohikoak izan ez direnak, eskuratu ahal izateko.

Informazio gehiago, hurrengo telefono zenbakietan: Algorta-Neguri (94 4660101), Romo-Las Arenas (94 4660153) eta Getxo-Andra Mari (94 4660130).