Zenbat dakizu Realari buruz? Pixka bat gehiago ikastea gustatuko litzaizuke? Edo klubaren historia modu bikainean ezagutzen duen horietakoa zara? Zure kasua edozein dela ere, ‘Hitzez hitz’ jokoarekin une bikainak pasatuko dituzu. Errosko txuri urdin bat osatu ahal izango duzu hiztegiko hitz bakoitza asmatu nahian. Eta bakarrik edo familian egin dezakezu, baita zure lagunei erronka eginez ere, ea nork asmatzen duen gehien jakin ahal izateko.
‘Jolastu Realarekin’ aplikazioan aurkituko duzu errosko txuri urdina osatzeko aukera. Doako joko anitzeko aplikazioa da, Android zein IOSen eskuragarri dagoena eta mugikorrean eta tabletean erabili daiteke. Aplikazio honetako bost jokoetako bat da ‘Hitzez hitz’.
7.000 jarraitzaile inguruk dute dagoeneko ‘Jolastu Realarekin’ aplikazioa eta horietako askok dagoeneko erroskoa osatu dute. Baina ez da ezer gertatzen egin baduzu; izan ere, azken egunetan galderak eguneratzen aritu gara, berriz ere osatzeko aukera izan dezazun.