PRUEBA
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburua Radio Euskadiko «Boulevard» saioan elkarrizketatu dute gaur. Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi duenez, etorkizunean ezinbestekoa izango da politika batzuk beste batzuen gainetik lehenestea, abiapuntutzat hartuta Osasuna izan beharko dela nagusi eta gauzak beste modu batera antolatzeko ahalegina egin beharko dela. Dagoeneko lanean ari dira, ahalik eta agertoki egokiena lortzeko. «Premiazko beharrei aurre egiteko unea da», adierazi du Azpiazuk. Lehentasunak hauek izan behar dira: Osasuna, gehien behar duten pertsonen eta kolektiboen beharrak eta enpresei eta autonomoei laguntzea.