Foru gobernu osoak Batzar Nagusietan agerraldia egingo du Foru Aldundiaren kudeaketa COVID19ren aurrean modu xehatuan azaltzeko

0

Arabako Foru Aldundiak gardentasunaren aldeko apustuarekin jarraitzen du eta, atzo Arabako Batzar Nagusietan Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak emandako azalpen luzeen ondoren, gainerako foru gobernuak bere agerraldia eskatu du, berak eskatuta, lurraldeko ordezkarien ganberan, Aldundiak COVID-19an egindako kudeaketa azaltzeko.

Helburua, diputatu bakoitzak koronabirusak Arabako hainbat esparru eta lekutan izan dituen eraginak arintzeko sail bakoitzean eman diren urratsei buruzko informazio zehatza ematea da.

Gonzalezek atzo azpimarratu zuenez, «Bai ni eta bai nire gobernuko kideak behar adina aldiz agertuko gara. Aldundia COVID-19ren aurka egiten ari den ekintza guztien berri ematen ari gara, haien zalantzak, galderak eta helarazten dizkiguten gainerako gaiak argituz, eta orain arte bezala egiten jarraituko dugu».