Getxo Lagunkoia ekimenak etxean jarduera fisikoa sutatzeko hainbat bideo egin ditu

0

omo Kultur Etxean Getxo Lagunkoia ekimenaren barruan egiten den jarduera fisikoaren talde arduradunak hainbat bideo eta gomendio egin ditu zentroko gimnasioko erabiltzaileentzat, etxean dauden bitartean hainbat ariketa egiten jarraitu ahal izate aldera. Hain zuzen ere, lau bideo (mantentze-gimnasia, indar-gimnasia, pilates eta yoga) eta orri batzuk (indar eta erresistentzia ariketa eta yoga jarrera batzuekin) prestastu dituzte.

Asmoa da baliabide horiek gimnasioa erabiltzen duten 210 laguni bitarteko telematikoen bidez (WhatsApp, e-mail..) helaraztea. Gainera udal web gunean (https://www.getxo.eus/eu/envejecimiento-activo/noticias/4) ere eskuragarri daude, interesa duten herritar guztiek eskuratu ahal izateko.