COVID19ko 431 egiaztatutako positibo berri zenbatu da Euskadin eta hala, guztira, 9.452 lagun daude kutsatuta gurean. Atzo egindako 1.698 proben hiru laurdenak negatibo eman zuen eta soilik %25 positibo. Guztira, 24.755 proba egin dira orain arte.
Tamalez, 52 pertsona hil ditu dagoeneko pandemiak, orain arteko kopururik handiena, hain zuzen ere. Guztira, 638 hildako izan ditugu Euskadin.
Osatuta edo alta emanda dauden pertsonak, berriz, 4.151 dira eta, bien bitartean, ingresoen kopuruak behera darrai. Orotara, 1.559 lagun dira gure ospitaleetan: plantan160 gutxiago eta ZIUn, sei gutxiago.
Lurraldeka, hauexek datuak:
ARABAn, 2.806 lagun dira kutsatutakoak, 237 ospitalean.
BIZKAIAn, 4.968 pertsona daude kutsatuta eta horietatik 1.002, ingresatuta
GIPUZKOAn, 1.678 positibo daude eta horietako 320, ospitalean.
Apirilaren 8ko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | GUZTIRA kasu positiboak |
ARABA | 62 | 237 | 229 | 2.806 |
BIZKAIA | 251 | 1.002 | 317 | 4.968 |
GIPUZKOA | 118 | 320 | 92 | 1.678 |
GUZTIRA EUSKADI | 431 | 1.559 | 638 | 9.452 |
Eusko Jaurlaritzak Adimen Artifizialaren eta I+G+b-ren eremuan garatutako zenbait ekimenen berri eman du gaur bere agerraldian Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sánchezek. Denak ere, Txinan, Singapur eta Hego Korean egindakoaren ildotik, pandemiak eragin litzakeen egoerak aurrikusi eta erantzun asistentzialik hoberena bideratzeko asmotan.
Lehenik eta behin, Adimen Artifizialaren arloan mundu mailan punta-puntakoa den Sherpa euskal enpresaren eskutik, ZIUtan gerora egon litezkeen beharrak aurrikusteko gai den plataforma sortu da, zeinaren bidez kutsatuen joerak, balizko fokuak eta osasun zerbitzuentzako berebiziko garrantzia duen gisa honetako informazioa lortu, eta birusaren joerak eta ereduak antzeman litezkeen ere.
Era berean, eta beti ere modu altruistan, Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM) delakoaren zientifikoek, EHU, Ikerbasque eta Osasun Saileko adituekin batera, COVID-19aren dinamikaren eredua hautemateko proiektua garatu dute, pandemiak Euskadin duen eragina deskribatuz eta gaixotasunaren infekzio-prozesuaren zein bilakaeraren ezaugarriak aztertuz.