Martxoan %13 igo zen etxeetan sortzen den zaborraren bilketa Donostian

0

Alarma egoerak eta horrek eragindako konfinamenduak etxeetan sortzen den zabor bilketa handitzea eragin du.

Miguel Angel Diez Herri Bideetako zinegotziak adierazi duenez, ‘Joan den martxoan %13 igo zen etxeetako zaborra, 390.000 kilo zabor batuz; iazko martxoan, berriz, 345.000 kilo. Igoera hori logikoa da, kontuan hartuta herritarrak bizitza etxean egiten ari direla, etxean kontsumituz eta, ondorioz, hondakin kopuru handiagoa sortuz «.

Aitzitik, atez ateko hondakinen bilketa nabarmen murriztu da Parte Zaharrean, ostalaritza itxita dagoelako edo kartoiaren gaikako bilketa merkataritzak jarduerarik ez duelako. «Ontzien frakzioko edukiontziak ere beteago egon dira azken aste hauetan, baita beirazkoak eta paperezko edukiontziak ere. Hori azaltzen da askok etxea ordenatzeko konfinamendua aprobetxatzen ari direlako, jada balio ez dieten gauzetatik askatuz «, adierazi du zinegotzi sozialistak.

Hala, etxean egindako «garbiketa» horren ondorioz, tamaina handiko bilketak gora egin du, %4 inguru.