Saltoki, autonomo eta mikroete-ei aholkularitza emateko Bilboko Udalaren zerbitzuan 500 eskaera baino gehiagori eman zaie erantzuna

0

Orain arte, 510 saltoki, autonomo, mikroETE eta enpresak eskatu diote aholkularitza, Bilboko Udalak martxoaren 27an Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez abiarazitako zerbitzuari. COVID-19 birusak negozioetan eragindako kalteari aurre egiteko administrazioek abian jarri dituzten neurri aringarrien berri ematea da zerbitzu honen helburua.

Webguneko esteka honen bitartez jasotako eskaera guztien artean, % 40,5ek erabil ditzakeen laguntza-ildoen gaineko aholkularitza eskatu du, % 24,5ek kontu ekonomikoen gainekoa, % 23,3k zergei buruzkoa eta % 11,8k lan-kontuen ingurukoa. Kontsulta gehienak Alde Zaharretik, Abandotik, Indautxutik eta Deustutik bidali dituzte.

Udal aholkularitza zerbitzu hau gehien erabiltzen duten jarduera-sektoreen artean daude ostalaritza eta sukaldaritza, ehungintza eta zapatak, osasuna eta estetika, turismoa, aisialdia eta kirola.

Zerbitzua abiarazi zenetik, Bilbao Ekintzako profesionalen sareak eskaeren % 97,3ri erantzun dio 1,4 eguneko batez besteko epean. Zerbitzua erabilgarri dago, eta negozio guztien premiei egokitutako aholkularitza eguneratu eta pertsonalizatua eskaintzen jarraitzen du.