Sonia Pérez Ezquerra sailburuak CONESTURenbileran parte hartu du

0

Bileran, sektore turistikoak konfinamenduaren ondorengo agertokian izango duen egoerajakitera eman da, baita establezimenduentzatsortuko diren neurri eta protokolo espezifikoak ere.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelarekin batera, bideokonferentzia bidezko bilera bat egin du Espainiako Turismo Kontseiluko (CONESTUR) kideekin. Bilera horretan, EAEk, Kanariekin batera, Espainiako autonomia-erkidegoak ordezkatzen ditu.

Espainiako Turismo Kontseilua (CONESTUR) Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari atxikitako organo aholku-emaile bat da, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrizketarako, partaidetzarako eta lankidetzarako foro gisa sortua.

Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroa buru izan duen bileran, eta konfinamenduaren ondorengo egoera eta horrekindustria turistikoari nola eragingo dion aztertu da.Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan zaizkio sektoreari une honetan egiten ari den ahaleginagatik, bai funtsezko zerbitzuetako hotelei edo hotel medikalizatuei, bai merkataritzari, agentziei eta egoera honen eraginpean dauden guztiei, balio-katea osatzen duten gainerako sektoreez ahaztu gabe.

Konfinamenduaren ondorengo agertokian osasun-bermeak lehentasuna izango dira une oro, eta, horregatik, krisitik irteteko abiadurak desberdinak izango dira, eta turismoa kaltetuenetako bat izango da, munduko egoeraren mende ere egongo baita.

Ministerioa hainbat egoera aztertzen ari da sektorea deseskalatzeko eta berriro bultzatzeko, kutsatzeen neurketen eta aplikatzen diren bestelako osasun-zehaztapenen arabera. Gaixotasunaren aurrerapenak eskatzen du egoera desberdin horiek zehatu behar dira, aukerak aurreikusita eduki ahal izateko. Hori dela eta, lantalde espezifiko bat sortu da analisi horretarako.

Helmugen barruan ere, itzulera mailakakoa izango da, funtsezkoa baita helmuga seguruak sortzea, bisitari eta garraio seguruekin, konfiantza-giroa berreskuratzeko. Horregatik, turismo nazionalaren aldeko apustua egingo da lehenik, kanpaina zehatzen bidez, eta aurrerago nazioarteko turismoaren lehentasunezko merkatuen alde.

Mugituko garen esparrua nabarmen aldatuko da, eta, horregatik, etorkizuneko protokolo baten ildoak prestatzen ari gara, establezimenduei, kongresuei eta ekitaldiei begira, konfinamenduaren ondorengo faseetako eskakizun berrietara egokitzeko (COVID 0 eguna). Izan ere, aipatu dugunez, osasun-eskakizunak beste guztien gainetik egongo dira.

Sektoreari dagokionez, arretaz aztertuko dira jarduerara itzultzean dituzten beharrak, bai distantziekin, edukierekin eta norbera babesteko ekipamenduekin lotura handiagoa duten protokoloaren alderdi horietan, bai eragin ekonomikoari dagokionez.

Hain zuzen ere, konferentzian jorratutako beste gaietako bat izan da sektorera bideratutako laguntzen eta neurri ekonomikoen kontua. Likidezia behar duten enpresentzat ICO lerroak zabaldukodirela nabarmendu du Ministerioak, eta mailakatzeari egokituagoak diren neurri paketeak prestatzen jarraitzen du.