Konfinamendu egoerak irauten duen bitartean, Donostiako Udaltzaingoak urteak betetzen dituzten etxeko txikienak zoriondu nahi ditu. 0-15 urte bitarteko haur eta gazteak zoriontzeko, eskaera idatziz egin behar da, udaltzaingoa@donostia.eus posta elektroniko helbidean.
Urtebetetzea gertu badago, zoriontzeko eskaera aurretik egin behar da eta bertan haurraren izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira, baita telefono zenbaki bat ere, joan aurretik deitu ahal izateko.
Hala, urteak betetzen dituzten txikienek udaltzain agenteen bisita jasoko dute etxeko atarian urtebetetze egunean, eta kaletik zorionduko dituzte megafoniaz eta musikarekin.
Udaltzaingoak gogorarazi nahi du, urtebetetzeak zoriontzeko eskaerak egiteko, mesedez helbide elektroniko hori erabiltzeko, eta ez 092 telefonoa. Telefono hori larrialdietarako utzi behar da.
Modu berean, Udaltzaingoak azpimarratu nahi du ere, telefono bidez salaketak egiteko aukera martxan jarri duela eta zenbaki horretan ez dela beste gairik aztertuko, salaketak jartzea ez bada: 943 48 14 83.