Zergen gerorapenak eta itzulketen erritmo bizkorragoak % 14,3 gutxitu dute lehen hiruhileko diru-bilketa Bizkaian

0

Bizkaian, 1.769,8 milioi eurokoa izan da tributu itunduen bilketa metatua urtearen lehen hilabetean. Iazko aldi berean bildutakoa baino 294,6 milioi gutxiago dira; beraz, % 14,3 gutxitu da bilketa. 2020ko ekitaldiko aurrekontuan jaso diren tributu-sarrera guztien % 21,7 da bildutako dirua.

Diru-bilketa gutxitu dela ikusita, nabarmendu behar da joan den martxoaren 17an Bizkaiko Foru Aldundiak tributuen arloko zenbait neurri ezarri zituela COVID-19ak eragindako larrialdi sanitarioaren ondorio ekonomikoak arintzeko. Neurrion artean, zergen ordainketa geroratzea dago. Horri esker, langile autonomoek eta enpresek geroago ordaindu ahalko dituzte epea martxoaren 25ean amaitu zitzaien autolikidazioak. Kontuan harturik zer-nolako eragina duten gerorapen horiek 2020ko diru-bilketan, ezin dira alderatu 2019ko eta 2020ko lehen hiruhilekoetako bilketen zifrak, ez baitira homogeneoak.

Oroitu behar da 1.724,6 milioi eurokoa zela joan den otsailera arte metatutako bilketa -urtetik urterako hazkundea, beraz, % 5,5 zen- eta, ondorioz, Aldundiaren diru-kutxako bilketa garbia 45,2 milioi baino ez dela hazi martxoan.