Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak sektoreari eskerrak eman dizkio bere lanagatik

0

Sailburuak gaur gogorarazi ditu Sailak abian jarritako kanpainak. Horietan, eskerrak eman zaizkiemerkataritzari eta sektore turistikoari, zehazki, beharrezko zerbitzuetako hotelei, egoera honetan egiten ari diren ahaleginagatik, eta kontsumitzaileei gomendatzen zaie Aste Santu honetan erosketak planifikatzea eta pilaketak saihestea.

Covid19a baino lehen planifikatuta genituen oporraldiez eta bidaiez gozatzea nahiko genuke.Baina, orain, etxean geratzea egokitu zaigu” azaldu du sailburuak.

“Aipamen berezia egin nahi dizuet saltoki, supermerkatu, hornidura-azoka, kiosko eta funtsezko langileak hartzen dituzuen hotel guztioi. Eskerrak emateko modua etxean geratzea dugu, zuek ere atseden hartu ahal izan dezazuen eta krisi honen amaierari elkarrekin aurre egin diezaiogun, amaitu du.