Atzo egindako 1.677 probetatik baieztatutako kasu berrien portzentaia %18ra jaitsi da

0

COVID19 positibo berrien kopurua 297 da eta guztira, Euskadin egiaztatutako kutsatutako pertsonak 10.103 dira. Atzo 1.677 test egin ziren eta horietatik %82k emaitza negatiboa eman zuten. Guztira, 27.639 proba egin dira.

Tamalez, pandemiak beste 40 hildako eragin ditu, eta, ondorioz, 729 pertsona hil dira Euskadin.

Osoki berreskuratutako edo alta emandako pertsonak 4.839 dira. Atzo bakarrik, 224 alta eman zituzten. Ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egiten jarraitzen du: gaur egun 1.416 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta.

Lurraldeka, hauek dira datuak:

  • ARABAN908 kutsatu daude, eta horietatik 214 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 5.392 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 912 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN baino gehiago, .1.803 positibo eman dituzte, horietatik 290, ospitaleratuta.
Apirilaren 8ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 40 214 245 2.908
BIZKAIA 210 912 377 5.392
GIPUZKOA 47 290 107 1.803
GUZTIRA EUSKADI 297 1416 729 10.103

Osasun Sailak baieztatu duenez, Mindray markako aireztapen inbaditzaileko 40 arnasgailu iritsi dira Euskadira gaueko azken orduan. Eusko Jaurlaritzak erositako jatorri txinatarreko osasun materiala da Amsterdametik iritsi dena.

Datozen egunetan arnasgailu horiek Gurutzetako (10), Donostiako (10), Arabako (8), Basurtuko (7) eta Galdakaoko (5) Unibertsitate Ospitaleetako Zainketa Intentsiboetako Unitateetan emango dira.