Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 562 isun jarri zituzten ostegunean alarma-egoera dela-eta

0
PRUEBA

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, osteguna, apirilak 9, beste 562 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 248 pertsona zehatu zituen eta udaltzaingoek, berriz, 314. Bestalde, 14 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, osteguna, 862 pertsona identifikatu zituen eta 1.110 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 248 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 13 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 767 pertsona identifikatu zituzten, 1.313 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 314 isun jarri zituzten atzo, osteguna, egunean zehar. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.