Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/04/10ean
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak asteartean iragarri zuenez, aditu-txosten bat eskatu dio gaian adituak diren talde bati, otsailaren 6an Zaldibarren Verter Recycling SA enpresaren jabetzakoa den hondakin ez-arriskutsuen zabortegian izandako lerraduraren kausak zehazteko.
Bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Gaur, martxoak 10, ostirala, 08: 30etik 19: 00ak bitarteko lan-plangintza honako hau izan da:
- 2 eramuan, 1 hondeamakina, lagartoa kargatuz, eta 3 ardatzeko 2 kamioi.
- B2 eremuan, 2 hondeamakina, horietako bat bilaketaarrasteluduna, eta 3 ardatzeko 4 kamioi.
- 1 eremuan, 2 hondeamakina, horietako bat bilaketaarrasteludun, gehi lagartoa eta 3 ardatzeko 2 kamioi.
Ezarrita dagoen bezala, miaketa- eta erauzketa-lan guztietan, gainbegiraketa lana Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko eta Txakur taldearen Unitateko langileak egiten ari dira, Segurtasun Saileko Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzako teknikariekin koordinatuta.
Egunotako bilaketa-lan espezifikoei honako hauek gehitu behar zaizkie, 08: 30etik 17: 30era bitarteko ordutegian: hondakinen 1. gelaxka egokitzeko lanak, zabortegiaren goiko aldeetako materialak kentzeko eta lekualdatzeko lanak, 1. gelaxkako lixibiatuen kolektoreko egokitze- eta iturgintza-lanak, eta bideak egokitzeko eta mantentzeko, errailak lurrean tinkatzeko eta sarbideak garbitzeko beste lan batzuk.
Bilaketa-lanek eta obra zibilekoek etenik gabe jarraituko dute Aste Santuko eta asteburuko jaiegunetan.
Buletin hau IREKIAn argitaratzearekin batera doan bideoan, lekualdatutako hondakin-masa egonkortzean eta finkatzean lortu diren aurrerapenak ikus daitezke, bai eta bilaketa-eremuetara sartzeko bideen finkatze orokorra eta 1 pilaketa-gelaxkaren erabilera-maila ere, bilaketaoperatiboaren berezko lanak ziurtatuz eta erraztuz.
BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 10/04/2020
BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE UZTIA 01/04/2020