COVID19 positibo berrien kopurua 412 da eta guztira, Euskadin egiaztatutako kutsatutako pertsonak 10.515 dira. Atzo 1.498 test egin ziren, eta haietatik % 76 negatibo eman zuten. Guztira, 28.928 proba egin dira.
Tamalez, pandemiak beste 36 hildako eragin ditu, eta, ondorioz, 765 pertsona hil dira Euskadin.
Osoki berreskuratutako edo alta emandako pertsonak 5.092 dira. Atzo bakarrik, 136 alta eman zituzten. Ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egiten jarraitzen du: gaur egun 1.381 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta, joan den martxoaren 30ean baino 500 gutxiago.
Lurraldeka, hauek dira datuak:
- ARABAN990 kutsatu daude, eta horietatik 219 ospitaleratuta daude.
- BIZKAIAN, 5.651 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 893 ospitaleratuta daude.
- GIPUZKOAN baino gehiago, 1.874 positibo eman dituzte, horietatik 269, ospitaleratuta.
Apirilaren 11ko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | GUZTIRA kasu positiboak |
ARABA | 82 | 219 | 254 | 2.990 |
BIZKAIA | 259 | 893 | 394 | 5.651 |
GIPUZKOA | 71 | 269 | 117 | 1.874 |
GUZTIRA EUSKADI | 412 | 1.381 | 765) | 10.515 |
Nekane Murga Osasun sailburuak eskertu egin du Lehen Mailako Arretako profesionalak (administrariak, erizainak, emaginak, pediatrak eta medikuak) egiten ari diren “funtsezko lana” koronabirusari aurre egiteko. Haien talde-lana nabarmendu du, herritarrei konfiantza eta segurtasuna eskaintzen ari dena.
Egiten duten lana erakusten duten datu batzuk eskaini ditu. Atzo, apirilak 10, adibidez:
- Familia-medikuntzako zuzeneko 366 kontsulta egin ziren COVID pazienteekin. Horietatik 33 euren etxeetan.
- 714 telefono-hitzordu egin ziren. Hitzordu horiek jarraipen arruntekoak izan daitezke (% 80) sintomatologia arina duten pazienteen egoera ezagutzeko, edo jarraipen intentsiborako deiak izan daitezke (%20), moderatua duten pazienteei zuzenduta.
Gogoratu behar da Lehen Mailako Arretako zentroak irekita daudela Aste Santuan, eta asteburu honetan arnas patologietarako erreferentziazko zentroak indartu egin direla.