40 ibilgailuk parte hartu zuten osasun arloko langileei eginiko omenaldian

0

Zerbitzu eta arlo ezberdinetako 40 ibiligailu inguruk parte hartu zuten atzo, igandean, Donostian osasun arloan koronabirusaren borrokan lanean ari diren langileei eskaintako omenaldian. Hilabete izan zen igandean egoera hau hasi zela, eta arlo publiko zein pribatuko langileek era honetan gogoratu nahi izan zuten, baita osasunaren arloan diharduten langileen lana txalotu.

Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Mugikortasun saila, Ertzaintza, Dbus, Gurutze Gorria, DYA, Osakidetza, Taxiak, anbulantziak, gizarte zerbitzuak, posta zerbitzuak, garabia eta mantenu zerbitzuetako ibilgailuek osatu zuten taldea.