Baieztatutako positibo berrien portzentaiak behera egiten jarraitzen du, atzo %16ra jaitsiz

0

Euskadin, guztira, 11.018 dira kutsatutakoak, 831 hildako eta 5.026 osatu edo alta emanda

COVID19 positibo berrien kopurua 246 da eta guztira, Euskadin egiaztatutako kasuak 11.018 dira. Horietatik, 1.352 daude ospitalean, alegia, 34 pertsona gutxiago.

Beste 27 hildako daude eta guztira 831 dira gurean koronabirusaren eraginez zenduak.  Hala ere, egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten jarraitzen du, atzo % 16ra jaitsiz, alegia, orain arteko baxuena. 1.536 proba egin ziren atzo eta guztira, pasa den astean egiten hasi ziren testak kontuan izanik, honez gero 38.800 proba burutu dira Euskadin.

Era berean, ospitalizazioen kopuruak beheranzko joerari eusten dio, 34 pertsona gutxiagorekin bezperarekin alderatuta. Horrez gain, 5.026 lagun osatuta edo ospitaleko alta jasota daude gurean. Lurraldeka, hauek dira datuak:

  • ARABAN034 kutsatu daude, eta horietatik 212 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 5.933 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 862 ospitalean daude.
  • GIPUZKOAN, 2.051 positibo daude, horietatik 278, ingresatuta.
Apirilaren 13ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 15 212 266 3.034
BIZKAIA 135 862 431 5.933
GIPUZKOA 96 278 134 2.051
GUZTIRA EUSKADI 246 1.352 831 11.018