Egoera berezi honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da indarrak elkartzea. Etxean egoteak baditu alde onak baina pertsona guztiek haizea behar dugun arren, haur eta nerabeek ezinbestekoa dute beraien garapen osasuntsurako.
Egun hauetan denak (familiak, haurrak, nerabeak, helduak) lan gogorra egiten ari zarete eta konturatuko zarete uste zenuten baino baliabide gehiago dituzuela. Baina eguna luzea da eta batzuetan blokeoak edo krisialdiak sortzen dira.
Horregatik, momentu horiei aurre egiteko gure laguntza eskaintzen dizuegu. Izan ere, Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko profesional guztiak, nahiz eta bulegoan ez egon, lanean jarraitzen dugu.
Guregana jo dezakezue honako gauzetarako:
– Lehen eta bigarren hezkuntzako Ikastetxeetan osasun hezkuntzarako programetan zuen seme-alabekin landu ditugun gaien* inguruan jakinminak edota zalantzak dituzunean.
Kasu honetan osasun hezkuntzarako programen hezitzaileak zuekin harremanetan jarriko dira.
* Komunikazioa, komunikazio estiloak, berdinen arteko harremanak, harremana afektiboak eta sexualak osasuntsuak, drogak eta substantziarik gabeko adikzioak (pantailak, jokoak eta apustuak on line, kirol apustuak).
– Bizitzen ari garen egoera honek sortzen dizkiguten egonezinez* hitz egiteko behar baduzue. Zerbitzuko psikologoa zuekin harremanetan jarriko da orientazio eta aholkularitza psikologikoa eskainiz.
* Estresa, umore aldartea, emozioen kudeaketa semealabekin,…
– Familian eta zuen seme-alabekin (haurrak zein nerabe) elkarbizitza hobetzeko errekurtsoak edota aholkuak* nahi badituzue zerbitzuko hezitzaileak zuekin harremanetan
jarriko dira.
*Gurasotasun baikorraren pautak, etxeko errutinak, egoera honetan familian aisialdi osasuntsua izateko errekurtsoak, haur eta nerabeei akonpainamendua, …