200 aurpegi-babes jaso dira dohaintzan, Bizkaiko inklusiorako egoitza-zentroetarako

0

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak plastikozko 200 aurpegi-babesen dohaintza jaso du gaur, eta Inklusioa Sustatzeko Zuzendaritzaren mendeko egoitza-zentroetara bidaliko dira.

Aurpegi-babes horiek Euskadiko Maker Komunitateak egin ditu. Komunitate hori COVID-19aren pandemiari aurre egiteko babes-elementuak eta materialak 3D formatuan inprimatzeko ezagutzak eta gaitasuna dituzten maker-en (fabrikatzaileak) plataforma bat da.

Aurpegi-babesak lehenbailehen bidaliko dira Inklusioa Sustatzeko Zuzendaritzaren mendeko 34 egoitza-zentroetako langileek erabil ditzaten.

Maker-en plataformak web-orri bat du, eta prest dago lankidetzan aritzeko bere jardueraren eta ekoitzi ahal dituen produktuen onurez baliatu ahal diren erakunde eta entitate guztiekin.

Laespada diputatuak adierazi du bizitzen ari garen egoera honetan eskertzekoak dira ekarpen guztiak, eta bihotz-bihotzez eskertu du aurpegi-babesen dohaintza. Jakinarazi du berehala iritsiko direla egoitzetara.