Artea Etxean Barakaldo’ arte birtualeko galeria bat ireki da

0

Arte birtualeko galeria bat jarri du martxan Barakaldoko Udalak, herritarrek Alarma Egoerak ezarritako isolamenduan egiten ari diren lan artistikoak jasotzeko eta erakusteko.

Artean Etxean Barakaldo du izena ekimenak, eta pertsona anonimoak beren etxeetan ekoizten ari diren lan artistikoak zabaltzeko kanal gisa sortu da; erakusketa birtual, bizi eta dinamikoa da, eta Udalaren webgunean, bai eta udaleko sare sozialetan ere erakutsiko dira barakaldarrek beren etxeetan konfinaturik dauden bitartean sortzen ari diren proposamen artistikoak.

«Lanak jaso ahala, adierazpen artistikoko modalitate desberdinak baliatuz eta gai libreak erabiliz, jendearentzat, gauzentzat edo animalientzat iraingarritzat jotzen ez diren lanak erakutsiko dira webgunean», azaldu du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

Erakusketa birtual honek ez du obrak salerosteko asmo komertzialik.

«Sormena bultzatzea da gure helburua, herritarren gaitasun artistikoa sustatzea eta haien jarduera ikusaraztea, herritarrei jarduera berri bat eskainiz konfinamendu honek irauten duen bitartean», amaitu du Canterok, herritarrei erakusketa honetan parte hartzeko gonbita eginez.

Pintura, eskultura, marrazkia, grabatua, artisautza eta gai libreak dituzten argazkiak aurkez daitezke.

Parte hartu nahi izatera, esteka honetan bete behar da inprimakia.