Bizkaibusek zerbitzu gehiago izango ditu gaurtik aurrera

0

Bizkaibusek zerbitzuak berreskuratu ditu gaurtik aurrera; izan ere, amaitu egin dira ordaindutako baimenak, Gobernuak koronabirusaren hedapenari aurre egiteko dekretatuak, eta aurreikuspena da zerbitzu-eskaera handiagoa izatea. Zerbitzu-maila berriro izango da % 50 ingurukoa, hau da, joan den martxoaren 16an indarrean zegoenaren antzekoa, egun horretan deklaratu zelarik alarma-egoera.

Gogoan izan behar da martxoaren 30tik apirilaren 9ra bitartean —alegia, industria-jarduera geldiaraztea ezarri zuen dekretua indarrean jarri zenetik— % 40 gutxienez murriztu zela Bizkaibusen eskaintza.

Behin ordaindutako baimenen aplikazio-epea bukatuta, ziur aski, gora egingo du zerbitzu-eskaerak, eta, beraz, komeni da alarma-egoeraren hasieran zegoen eskaintza-mailara itzultzea, azaldu du Miguel Angel Gomez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak.