Getxoko haurrek eta gazteek egindako irudien bila dabiltza

0
PRUEBA

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Euskara Zerbitzuaren eta Parte-hartze Arloaren arteko elkarlanetik Getxoko 5 urtetik 20 urtera bitarteko gazteek eginiko irudiak (marrazkiak, argazkiak eta muntaia grafikoak) bildu nahi dira.

Hartara, 5 eta 13 urte bitarteko haurrek konfinamendu egoera nola bizi duten islatzen duten irudiak bidali ahal dituzte, COVID-19ren ondoriozko alarma-estatua dela eta. Lanok posta elektroniko bidez bidali ahal izango dira eta udaleko sare sozialetan argitaratuko dira. Bakoitzak bi lan egin ditzake gehienez eta egindako marrazkiaren argazkia areetakoludoteka@getxo.eus helbidera bidali beharko da egilearen datuekin (izen-abizeak eta adina).

Argibide gehiago: Kukupraka ludoteka (688 812 886, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 10:00etatik 13:30etara, eta astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era) eta areetakoludoteka@getxo.eus.

Bestalde, 14 urtetik 20 urtera bitarteko gazteentzat Gazteirudiak izeneko programa jarriko da abian. Honen helburua Gazteria Zerbitzuaren argitalpenetan (esku-orrietan, web orrian, sare sozialetan…) erabiliko diren irudiak biltzea izango da. Irudi bakoitzaren truke 15€ ordainduko dira, horiek erabiltzeko eskubidea eskuratzeko. Hautatutako lanak egilearen izenarekin batera argitaratuko dira.

Kasu honetan gaia librea da Getxon kokatuta baldin badago eta bertako gazteak eta horiekin lotutako jarduerak eta elementuak ageri baldin badira.

Informazio guztia www.getxo.eus/gazteria orrian dago.